IKUS-ENTZUN

Zinemaldiak Latinoamerikako LGTB zinea sarituko du

Donostia Zinemaldiak Sebastiane Latinoa saria sortu du aurtengo edizioan Latinoamerikako sexu- eta genero-aniztasuna ondoen ordezkatzen duten filmak aitortzeko. ”Sebastiane Sariaren ondorengo natural gisa sortu dute”.

Gehitu Elkarteak emango du saria: “2012an estreinatutako filma izan beharko du, eta lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrikapenak eta balioak ondoen defendatzen dituen obrari emango zaio”.

“Sebastiane Latinoa Latinoamerikarekin den gertutasunagatik eta Zinemaldiak herrialde horietako zinemarekin egindako apustuagatik sortu da; nabarmena da apustu hori Horizontes Latinos edota Zinema Eraikitzen sailetan”.

Bai Sebastiane saria, bai Sebastiane Latinoa saria Gehituko bazkideek eta Euskal Herriko gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen elkarteek osatuko duten epaimahaiak aukeratuko ditu: “Epaimahaiak LGTB kolektiboari babesa ematen dioten ekoizpenak balioetsiko ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button