IKUS-ENTZUN

Begibistan Amurrioko IV. Zinemastean parte hartzeko epea amaitzear dago

Lehiaketan film laburren Euskal Herriko egile guztiek parte har dezakete, eta lehiaketan 2009eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako filmak aurkeztu ahal dira. Filmen iraupena, gehienez, 25 minutukoa izan behar da eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake.

Hautatutako lan guztiek lehiaketaren atal ofizialean (Ofibistan) parte hartuko dute. Hautaketa batzordeak, jaso diren guztien artean, lehiaketan sartuko diren film laburrak (12tik 14ra) aukeratzen ditu. Aukeratutako lan bakoitzak 300 euro jasoko du. Ofibistan atalerako aukeratutako film labur guztiek aukeratuak izateagatik sari ekonomikoa jasotzea da helburua.

Lehiaketako atal informatiboan (Infobistan) arrazoi ezberdinak direla eta Ofibistan atal ofizialerako hautaketa batzordeak aukeratu ez dituzten zine eta bideo lan batzuk (5etik 8ra) lehiatuko dira. Lan hauek ez dute diru saririk jasoko parte-hartzeagatik, baina lehiaketako atal independientea osatuko dute dirua izango duten sari bereziekin. Horrez gain, atal honetako euskarazko film laburrek hizkuntza honetan egindako lanen sari orokorra ere jaso
ahal izango dute.
Bi ataletarako hautatutako pelikulak Begibistan 10, Amurrioko IV. Zinema Astearen katalogoan agertuko dira eta pelikulen emanaldi publikoak egongo dira astean zehar.

Izena emateko filmaren kopia DVDn bidali behar da eta Zinemaldiaren jabetzapean geratuko da. Inskripzio-orria, behar bezala bete ondoren, honako helbidera bidali behar dira:
BEGIBISTAN 10, Amurrioko IV Zinema Astea, Amurrioko Udala.
Juan de Urrutia plaza z/g, 01470 Amurrio -ARABA
Pelikularen kopia eta izena emateko orria martxoaren 19an amaitzen da.

Begibistan jaialdiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button