IKUS-ENTZUN

Tabakalerak baditu “NOKA” eta “2DEO” deialdietako proiektuak

Tabakalerak zinemaren eta telesailen sektoreko profesionalei laguntzeko bi deialdi egin zituen, NOKA eta 2DEO SERIEAK, eta orain proiektu guztien artean onenak aukeratu ditu. Aukeratutakoek hiru tutoreren laguntza izango dute, eta Tabakalerako baliabide eta programa guztietarako sarbidea izango dute, eta gainera laguntza ekonomikoa emango zaie euren proiektua garatzeko.

NOKA Mentoring programaren deialdian aukeratutako hiru zuzendariak hauek dira: Maria Ines Goncalves, Andrea Sanchez eta Ainhoa Gutierrez. Datozen hilabeteetan programak denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskainiko die Maider Oleaga, Mar Coll eta Diana Toucedo zuzendarien eskutik.

2DEO deialdian Aitor Gabilondo ikus-entzunezko fikzioaren sortzaileak, Xabier Berzosa ekoizleak, Laura Sarmiento gidoilariak eta EITBko eta Tabakalerako ordezkariek osatutako balorazio batzorde batek hiru proiektu aukeratu ditu: Lander Castroren eta Igor Garciaren Agur, terrorista euskarazko proiektua, Ana Urquijo Fabeiroren Anomaly eta Asier Urbieta San Martinen Eneko.
Aipaturiko proiektuek Laura Sarmientoren, Aitor Gabilondoren eta Xabier Berzosaren mentoria eta banakako aholkularitza izango dute, eta 6.000 euroko laguntza euren egitasmoen garapenerako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button