MUSIKA

“Donostia Festibalak” hiri-musikako 32 artista erreferente bilduko ditu asteburuan

Jaialdiak bere bederatzigarren edizioa iragarri du, datorren ostiralean eta larunbatean, hilaren 13an eta 14an, Donostiako Hipodromoan ospatuko dena.

Bertan, egungo hiri-musikaren 32 artista nagusi bilduko dira oholtzan, eta zuzenean arituko dira Natos eta Waor, Beret, La Pegatina, Mala Rodriguez, Ayax & Prok edota Gatibu, besteak beste.

Antolatzaileek 18.000 lagun baino gehiago bertaratzea espero dute, aurreko edizioetako kopuruak gaindituz.  Lau agertokitan zabalduta, arratsaldeko 18:00etan ateen irekieraren ondoren, 19:30ean hasiko da ostiralean jaialdia.

Hala, Keler eszenatokira igoko dira Natos eta Waor taldearen kale-lirika; azkenaldian hiri-musikako fan andana erakartzen ari den Beret; La Pegatinaren rumba katalana eta ska musika dantzagarri eta letra erreibindikatiboak;  hip-hopeko erregina den Mala Rodriguez; edota Gatibu euskal rockaren eszenako ordezkari nagusienetakoa.

Donostia agertokian aldiz, Carlos Sadnessen gitarrak indie eta folk doinuak ekarriko ditu; Ms Nina, erritmo latinoekin; Carolina Durante, bere jarrera punk eta letra ironikoekin; gaurkotasun sozialari itsatsitako mezuak dituen Ayax & Prok anaiaen hip hop doinuak; Tote King sevillarraren rapa; Bad Gyal taldearen dancehall musika, edota R&B, trap edota bestelako hiri-musika estiloak maisutasunez uztartzen dituen Maikel Delacalle taldea.

Gainera, bigarren urtez jarraian, Bukowski eta Dabadaba, erreferentziazko hiriko bi areto, agertoki berezietan egongo dira. Hala, ostiralean, Bukowskik aukeratutako eta euskal taldez osatutako programazioaz gozatu ahalko da izen bereko agertokian, 18:15etatik aurrera: Rukula, Kaskezur, Joseba Irazoki, P3z, Budin edota Makala.

Eta larunbatean aldiz,  Dabadabaren proposamena jasoko du bere izena daraman agertokiak. Melenas, Antifan, La Plata edota Dabadaba Djs B2b Atraco Negrata.

Fnac agertokian, berriz, Donostiako Katapulta Tour Gipuzkoako Foru Aldundiaren programatik datozen Donostiako taldeak pasako dira: Ro eta Espagueti, etorkizun oparoko taldeak.

Berrikuntza gisa, gainera, aurten Donostia Festibala Market edota merkatu txikia ondu da, bertako sortzaile eta merkatarien postuak, arropa eta osagarri vintage-ekin eskuragarri jarriz.

Eta deialdi berezia eraso matxisten aurrean: Baietzik gabe ezetza da! leloa zabalduko dute antolatzaileek. Erasorik jasan edota ikusi ezkero, jarraitu beharreko protokoloaren inguruko informazioa banatuko da bertaratzen direnen artean.

Jaialdiaren informazioa eta xehetasunak Donostia Festibala web atarian dituzue (gazteleraz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu