BERTSOTAN

“Bertsoa Unibertsitatean” udako ikastaroetan

Atzo aurkeztu zen, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan, Bertsoa Unibertsitatean ekimena.

EHUko uda ikastaroen baitan Bertsoa Unibertsitatean eskola antolatu dute EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean.

Bost urteko hitzarmena adostu dute, beraz, aurten hasi eta datozen lau urteotan bertsolaritzari eta ahozkotasunari buruzko bost egunetako eskola prestatuko dute EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean.
Zikloa hitzaldi, mahai-inguru eta performancez osatuko da, eta uztailaren bigarren astean emango da, Miramar Jauregian.
Eskolak bertsolaritza izango du ardatz, ahozko literaturako kideei egingo zaie leku: antzerkia, ipuina zein kantua. Bestetik, kantu inprobisatuko o beste kideei ere egingo zaie leku.

Aurtengo eskolak hiru ikastaro izango ditu bere baitan, eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko da. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri emango da hiruretan.

Ikastaroak, honakoak izango dira: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza ArautuanBertsolaritza eta beste sorbideak; eta Bertsolaritza eta gaurko gizartea.

Hemen kontsultatu ahal duzue ikastaroen gaineko edukia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button