IKUS-ENTZUN

“De Van Waveren Tape” dokumentala, Nafarroako Filmotekan

Merkatu batean aurkitutako eta grabatutako 29 zinta gordetzen dituen kutxa bat da De Van Waveren Tape (Holanda, 2012) filmaren protagonista. Dokumentala gaur pantailaratuko da Nafarroako Filmotekan, 20:00etatik aurrera. Emanaldia Punto de Vista jaialdiak ondutako FOCO programaren baitan egingo da.

Filmaren zuzendari Wim van der Aar holandarrak aurkitu zuen kutxa. Izan ere, maisua da grabazio zaharrak bilatzen bigarren eskuko merkatuetan; amateur ezezagunek filmatutako 5.000 pelikula omen ditu.

Bada, filmaren ideia piztu zuen kutxa horretan aurkitutako 29 zintek pertsona baten telefono bidezko elkarrizketa misteriotsuak biltzen zituzten, guztira 60 ordu, eta filmaren emaitza oinazetutako pertsona baten bizitza da.

Behin zintak erosi eta aztertuta, zinegileak filma eraiki zuen found footage teknika narratiboa erabiliz; hots, fikziozko pelikula osoa edo zati garrantzitsu bat aurkitutako material gisa aurkezten da.

Wim van der Aar zinegileak hainbat film egin ditu, tartean, All You Need Is Me (2016) eta Gabbers! (2013), bai eta Spotters (2014) laburra ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button