LITERATURA

Denda baten kronika literarioa

Uxue Alberdi idazleak Dendaostekoak izeneko liburua plazaratu du Susa argitaletxearekin. Denden barruko mundu eta bizi-giroa azaleratu oraingo honetan Uxue Alberdik. Idazle porrokatu horren seigarren liburua da honakoa, Aulki bat elurretan (Elkar, 2007), Aulki-jokoa (Elkar, 2009), Euli-giro (Susa, 2013), Jenisjoplin (Susa, 2017) eta Kontrako eztarritik (Susa, 2019) argitaratu eta gero.

Lanaren sinopsia honakoa duzue. Bi ahizpa. Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: Funtsezkoa ezkutuan egiten da. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak.

Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai.

Liburua honela hasten da: “Honi erliebezkoa esaten zaio, beste honi bainika, hauek ojeteroak dira, beste hauek bodokeak, azpikoak filigranak eta gainjarriak, barruko hau harexka. Honakoak filtire brodatuak dira, besteok kate-itxurakoak, segidakoak beauvis puntuzko brodatua, brodatu zuloduna, brodatu zuria eta fantasiazkoa…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button