LITERATURA

Degradazio zibil eta moralaren aroa

Katakrak argitaletxeak Nanni Balestrinik idatzitako Den-dena nahi dugu izeneko lana kaleratu du. Fernando Reyk euskaratu du.

Liburuak hitzaurre partekatua dakar eta hor Iñigo Aranbarrik eta Franco Berardik idatzi dute. Lehenak honako esan du lan interesgarriari buruz: “Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz… collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko.” Franco Berardik bere aldetik bestelako xehetasunak eman ditu: “Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena.”

Nanni Balestrini Milanen jaio zen eta Umberto Eco, Antonio Porta, Giorgio Manganelli eta beste askorekin batera Neoavangoardia mugimenduaren parte izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. 1962 eta 1972 artean Feltrinellirentzat lanean aritu zen. Esperimentazioa, eta bereziki poesia, landu zuen hasieran. Gruppo 63 izena zuen bere taldeak. 20 poema liburu baino gehiago argitaratu zituen orduz geroztik. Horrez gain, 12 eleberri, 2 ipuin liburu eta bestelako antologia dezente.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu