LITERATURA

Angela Figuera poetaren eguna

Gaur, urriak 30, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian Angela Figuera poetaren eguna ospatuko dute El dolor y la dulzura izenburupeko errezitaldiarekin.

Bilboko Udalak Angela Figuera (Bilbo 1902-Madril 1984) poetaren jaiotzaren urteurrena ospatuko du gaur, urriaren 30ean, Bidebarrieta Kulturgunean eskainiko den errezitaldiarekin. Angela Figuera ez zen poeta ezaguna izan, baina adituek diotenez “gerraosteko poesiak izan zuen pertsonaia garrantzitsua izan zen, baina Gerra Zibilean galtzaile izan zen aldean aritu zelako”. Hori dela eta, 2008an, Bilboko Udalak urteko egun bat instituzionalizatu zuen bere ohoretan, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazteko.

“Juan Ramon Jimenez, Leon Felipe, Gabriel Aresti, Gabriel Celaya, Blas de Otero, Neruda, Carmen Conde edo Gloria Fuertesen laudorioak jaso zituen emakumea poesia errebelde eta feminista, existentzialista eta soziala egiten ahalegindu zen, gizonezkoen tradizioaren hizkuntzarekin kontrajarritakoa, beretzat, eta gainerako emakumeentzat, desio erotikoa, politikoa eta artistikoa subjektu aktibo gisa aitortzea exijituz. Gozotasun eta min poemak dira Angela Figuerarenak. Maitasunaren, sexu librearen eta amatasunaren gozotasunak freskotasun naturala erakusten duen eta oso emakumeena den funts emozionala daukan poesia intimistan adierazten dira; baikorra, gozamenekoa, bizitza ospatzekoa. Baina baita Gerra Zibileko beldurren mina, Gerraosteko mozalekin ezarritako isiltasunaren mina, bidegabekerien aurreko errebeldia oihua, pobreziak, desberdintasunak… ere”.

Bere poesia garratza, sinesmenik gabea, premiazkoa izan zen. berak dira Vencida por el ángel El grito inútil (1952), Los días duros (1953) eta Vísperas de la vida (1953). Geroago, Belleza cruel,  Toco la tierra eta Cuentos tontos para niños listos ere argitaratu zituen. Gaixoaldi luzearen ondoren 1984an hil eta gero, bere azken lana agertu zen: Canciones para todo el año.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button