LITERATURA

Day Lewis poeta ingelesaren “Nabarra”

Gaur dira 75 urte Nabarra bakailao-ontzia hondoratu zuela faxisten Canarias gerraontziak. Day Lewis poeta ingelesaren Nabarra poemaz gogoratu dira Emailuetan, eta hortik hartu dugu honako testua.

“1937ko martxoaren 5ean faxisten Canarias gerraontziaren eta Euzko Gudarosteko Nabarra bakailao-ontziaren arteko borroka desorekatua eta heroikoa izan zen Matxitxako aurrean. 1938an C. Day Lewis poeta ingelesak Overtures to Death (Heriotzarako Oberturak) liburuan Nabarra poema argitaratu zuen. Hiru zati luze eta ederretan honelakoak kontatzen zituen: “Berrogeita hamar marineletarik denak hil ziren, hamalau izan ezik (…) Guduan sartu ziren galduko zutela aurreikusirik eta galdu egin zuten (…) Jende arrunt hark ez zion bizitzari mitoaren distirarik eskatzen (…) Bihotz zaildu haiek heriotza nahiago izan zuten errenditu baino… Hilkorrak dira hitz hauek baita gogora dakartzaten ekintzak ere… baina hazi hau loratuko da noizbait, askatasuna gizakiaren hitz sortzailea berriro bilakatzen den egunean”.

Luigi Anselmik itzulpen osoa argitaratu zuen gero (2003, Labayru).

Zati hau, adibidez:

“Gorputz hilkorra, bai, armaren errekamara bezain beroa;
eta hala ere, gudu larriak maitasunaren punturik gorenera
eraman zuen eta hilezkor bihurrarazi;
eta haren argiak dirdir dagi oraindik ere denbora garrenean,
erraustutako izar bat legez, Nabarraren bihotzeko sua
itsasoaren golkoan amatatu baino askozaz geroago.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button