IKUS-ENTZUN

“Seriesland”, Internet esparruko ikus-entzunezkoen sorkuntza

Seriesland jaialdiaren zazpigarren edizioa gaur arratsaldean abiatuko da Bilbon. Betiko legez, helburua da “nazioartean sendotzea bere generoko lehiaketarik esanguratsuenetako bat bezala eta Interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako topagune bezala”.

Aste osoan, sei egunetan, jarduera programa zabala eskainiko da, eta besteak beste, honakoak eskainiko dira: lehiaketako websailen 40 ordu zuzeneko proiekzioetan streaming bidez, hogei bat hitzaldi, mahai inguruak, jendaurreko hizketaldiak, gala eta kale jarduerak, eta abar.

Toki askotako ekoizpenak ikusi ahalko dira, tartean, herri honetakoak: AEB, Kanada, Errusia, Australia, Alemania eta Erresuma Batua, baita Hego Ameriketakoak eta Ekialde Urrunekoak ere.

Ekitaldien artean ez da faltako Basqueguna , herrialdeko ikus-entzunezkoen industriari dedikaturikoa. Egun horren xedea profesionalak, enpresak eta asmamena elkartzea izaten da.

Ekimenaren datuak oso onak dira: “Lehiaketako websailen 120.000 ikustaldi lortu zituen jaialdiak, eta bere jardueretan zuzeneko 3.000 jarraipen erregistratu zituen sakelakoaren nahiz ordenagailuaren bitartez; horrekin batera, milioi erdi inguru ikustaldi izan zituen webgunean eta sare sozialetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button