IKUS-ENTZUN

“Iruñea Beltza” ekimenaren zinema-programazioa

Literatura beltzaren inguruko egitasmo nagusia (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea da, baina antzeko beste ekitaldi bat Iruñean egiten da: Iruñea Beltza.

Horren inguruan zinema-programazio berezia antolatzen du Nafarroako Filmotekak, gaur berton Baluarteko Ganbera Aretoan hasiko dena. Hala, gaur, hilak 22, Londresko txokoak ikusi ahal izango dituzue Siempre los domingos (1947) filmean. Obra ezezaguna eta generoaren barruan errebindikatu beharrekoa. Asteartean, hilak 23, Jean-Pierre Melville maisuak zuzendutako Bob el jugador (1956) filmean Paris eta Deauvilleko kaleak ezagutzeko aukera egongo da. Eta asteazkenean, hilak 24, Los Angeleseko kaleetan barrena abiatuko da ikuslea William Friedkin zuzendariaren Vivir y morir en los Ángeles (1985) izenburuarekin.

Nafarroako Filmotekak hain bat xehetasun eman ditu zinema beltzaren inguruan: “Zinema beltza AEBetako zinemaren ondare izan da, Frantziakoa (generoari izena ematen dion série noire bertan jaio zen), Britainia Handikoa, eta ezer gutxi gehiago, beharbada, Japonian film mordoa batu ditzakegu genero horri egotz dakizkiokeen ezaugarriekin. Horregatik guztiagatik, programazio horren protagonismoa geografikoki aldentzeak eta Hiria (“Hiri beltza”/Dark City) podiumera igotzeak, genero horren esentzialtasuna indartzeaz gain (tipikoa eta ezinbestean hiritarra), hiru film aukeratzen laguntzen du arreta handiz, non kaleak eta kalezuloak, eraikinak eta etxebizitzak, taxilariak eta eta gidari ausartegiak, eta , batez ere, metropoliko giza paisaia istorio bera bezain pertsonaia garrantzitsuak izan diren.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button