IKUS-ENTZUN

Gidoiak idazteko tailerra

Zineuskadik gidoiak idazteko tailerra antolatu du. Tailerra uztailean egingo da, eta Miguel Machalskik gidatuko du. Lanak aurkezteko azken egunetan zaudete, izan ere maiatzak 30 da azken eguna.

Gidoien idazketa-tailer hori uztailaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen, eta Miguel Machalski gidoi-analista entzutetsuak gidatuko du, eta berak hautatuko ditu parte hartuko duten proiektuetako gidoilariak. Hautatuko diren proiektuetarako aholkularitza izango da eta horretaz gain, masterclass bat egingo dute.
Uztailaren 2an, Miguel Machalskik hitzaldia eskainiko du gidoien idazketari buruz.

Besteak beste, Machalski Clint Eastwooden Million Dollar Baby filmean, Alejandro Amenabar Mar adentro lanean, Nagisa Oshima Taboon, eta Ingmar Bergman Saraband filmean aritu da analista gisa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idazti hona: info@europacreativaeuskadi.eu

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button