IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdian 21 film lehiatuko dira

14 herrialdetako 21 filmek parte hartuko dute Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko jaialdiaren XII. edizioaren Sail Ofizialean. Estreinakoz,  Nafarroako zinegileek sinatutako bi filmek hartuko dute parte: Marina Lameirok zuzendutako Young And Beautiful eta Maddi Barberek fimatutako Yours Truly.

“Horrez gain, hainbat herrialdetatik iritsitako pelikulek ere hartuko dute parte, besteak beste: Brasil, India, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Txile, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Libano, Qatar, Letonia eta Portugal”.

21 dokumentalak esperimentalak dira, eta kalitate estetiko eta formal handikoak. “Sail hau errealitateari, aro garaikideari eta poesiari atxikitako pelikulez osatuta dago. Askotariko gaiak eta formak dituzten lanak, kontatzearekin bakarrik konformatzen ez direnak, baizik eta nolakotasuna eztabaidatzen dutenak eta ikuspuntu berri bat bilatu nahi dutenak”.

Hala, filmotan hamaika gai jorratzen dira, tartean, migrazio mugimenduak, giza harremanen intimitatea eta hiri merkataritzako aztarnak.

nformazio gehiago: puntodevistafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button