IKUS-ENTZUN

Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa

Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmaren emanaldia izango da gaur berton, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Filma 2018ko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko hautagai izan zen, eta Greenpeacek emandako Lurra Saria irabazi zuen. Zinemetan  joan den abenduan estreinatu zenetik, oso bira luzea egiten ari da munduko bazter askotatik.

Telmo Esnalek zuzenduta eta Txintxua Filmsek ekoitzita, Dantza filmak dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa irudikatzen du. 250 dantzari baino gehiagok parte hartu dute tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko horretan.
Asmo handiko sormen-apustu bikaina egin du zinemagileak film horretan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko ardura.

“Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu