BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa Markina-Xemeinen egingo da asteburu honetan eta horrekin batera Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizioa ospatuko da. Aitzakia ezin hobea egun osoko festa horretara joateko.

Eguerdian bazkaria izango da gaztetxean, eta ostean Mungiako bertso eskolaren emanaldia. Geroago, 17:30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeitaren eskutik.

Eta gauean, 23:00ean gaztetxean hasiko da gaueko festa: Bi bala (Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren emanaldia) eta Fan & Go taldearekin erromeria.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button