IKUS-ENTZUN

“Black is Beltza II: Ainhoa” filma Bilbon ikusgai

Bilboko FAS Zineklubak Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa izeneko filma emango du gaur, hilak 25, 19:45ean, betiko tokian, El Carmen aretoan.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Horren ostean, Nitya Lopez zuzendariaren Txoriak txori film laburra ere eskainiko da. “Haizeak eta Mikelek elkarrekin igarotzen duten azken gaua da. Mikeli beka bat eman diote gimnasta gisa Polonian entrenatzeko. Amodioa egin ostean, Haizeak euren harremanaren etorkizunaz galdetzen du eta, ezinbestean, luzaroan saihestu duten elkarrizketa sortzen da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button