IKUS-ENTZUN

“Dantza” filmaren grabaketen sekretuak, Igartubeitin ikusgai

Dantza filmaren hainbat irudi Igartubeitiko dolarean filmatu ziren, eta orain, bertan, film horren errodajeari buruzko erakusketa bat antolatu dute ekainaren 12tik irailaren 29ra bitartean. Horren inguruko ekimenak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat, eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu.

Erakusketak “Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmera, nola eraman zen azaltzen du. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea. Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertokia. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa ondu da. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen. Horrez gain, bisitariak horrelako gune hain paregabean filmaren grabaketen sekretuak ezagutu ahal izango ditu: dantza nola sortu zen edo hain testuinguru konplexuan zein musika eta koreografia egokitu ziren”.

Erakusketa honekin, ondare material eta inmaterialetik abiatuta, Igartubeitik memoriaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi du, memoria kolektiboaren eraikuntzan duen garrantzia azpimarratuz.

Igartubeitin, Dantza filmaren emanaldia izango da Interpretazio Zentroan, irailaren 28an,

Erakusketa eta horren inguruko jardueren gaineko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button