MUSIKA

Zarata Fest, musika bitxien jaialdia

Uztailaren 5ean eta 6an, Zarata Fest jaialdiaren edizio berria egingo dute Bilboko Le Larraskito klubean. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da, eta Musika arraroen eta antzekoen jaialdia lelopean egingo da. Bertan, bertoko, estatuko eta nazioarteko 20 artista inguruk parte hartuko dute.

Jaialdiaren webgunean jasotzen denez, “talde zaratatsuekin josita jaio zen jaialdia, eta zarata kanal gisa, programatzeko jarrera gisa hartu duen jaialdia izaten amaitu du. Bizikidetzako kakofonia sortu dugu, emanaldi laburren bitartez”. Emanaldi motz horietan, 20 minutu ingurukoak, performancea, ahotsa, elektronika, dantza, diskurtsoak eta bideoak uztartuko dira.

Ostiralean, uztailak 5, ondoko artistak arituko dira: Genmaicha (inprobisazioa); Jeleton (performancea); I Treni Inerti (akordeoi eta tronpeta minimalistak); Unai K & Myriam P (pop eta funk); Al Karpenter Ensemble (noise rock); Maia Villot de Diego (performancea); Parasite Xpeziphic (performance biomekanikoa); Sarah Rasines (dubstep); eta, azkenik, Agnes P. (disko jartzailea).

Larunbatean, uztailak 6, hauexek parte hartuko dute Le Larraskito klubean: Un Coup de Des (butoh objektuak); Ruth Barberan (tronpeta eta objektuak); Alfredo Costa Monteiro (elektronika zaratatsua); Mitocondria (noise basatia); Itziar Okariz (situazionismoa); Norabaty Josune (psikodelia magikoa); Toth Kina Hegyfalu (post-punk); Musta Props (elektronika dantzagarria); Erzsebet (black metal); eta, amaitzeko, Agnes P. (disko jartzailea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button