ARTEA

Daniel Llariaren “Holes and Poles” erakusketa, BilbaoArten

Eskultura piezez eta bideoz osaturiko Daniel Llariaren Holes and Poles erakusketa abian da BilbaoArte Fundazioan, ekainaren 29tik uztailaren 24ra artean. Artista, 2019an zentroan egoiliar izan zen eta joan den abenduan Urazurrutia Aretoan 2020an bakarka erakusketa egiteko aukeratutako zazpi artistetako bat izan zen.

Holes and Poles funtsean elkarren aurkakoak diren elementu materialekin osatu da, bi bideo-piezaz eta bi serie bereizitako eskulturez. “Pelikulan lanean hasi nintzenean zinismotik egin nuen, gay kultura garaikidearen neoliberizazioari buruzko iruzkin gisa” azaldu du artistak. Horrela, Logroñoko artistak protagonismoa aldarrikatzen du sexualitatearentzat, adierazle gisa, eta desioarentzat, motor gisa. Bideoak honakoak dira: Keep me as Idle, bi gizonen arteko intimitatea islatzen duen film esperimentala, eta Be Seen Be Safe stop-motion animazio bat.

Beste aldetik, airean zintzilik dauden eskultura batzuk paratu ditu Los hazte rico izenburupean. Hormetan eskultura apaingarri txikiak ezarri ditu I’m a lot like you izenburupean.

Daniel Llaria (Logroño, 1985) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Parsons, The New School for Design (NYC) masterra burutu zuen Fulbright bekadun gisa eta Skowhegan School of Painting and Sculpture (Maine) delakoan egoiliar izan zen. New York, Logroñon, Bilbon eta Gasteizen erakutsi ditu bere lanak horretarako propio egindako erakusketetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu