ARTEA

Gauza bakoitzak barne misteriotsu bat ezkutatzen du

Zarautzeko Photomuseumen, otsailaren 2tik 28ra bitartean, Iñaki Arteta artistak Dena da erreala, ezer ez da erreala izeneko argazki-erakusketa jarriko du ikusgai.

Erakusketa berriaren harira, Photumuseumek honako ohar argigarria igorri du: “Askotan, arteak egunerokotasunarekin du zerikusia, askotan, eguneroko bizitzaren metafora bat da. Zenbait zororengan, asmo artistiko iradokitzaileak, paisaien, pertsonen eta gauzen arteko harreman harrigarri bihur daitezkeen irudipenak sorraraz ditzake ezagunak zaizkigun objektu eta lekuen artean mugitzeak. Material orok, apalenak zein bikainenak, esanahi desberdinetako irudi berri bat sorraraz dezake. Jatorrizko noranzkoa esanahi gurutzatuen unibertso batera eramate hori da obra horien atzean dagoena. (…)
Gauza bakoitzak barne misteriotsu bat ezkuta dezake, egileak, bere fantasia pertsonalak eraikitzeko, testuingurutik kanpo utz dezakeen esanahi ezkutu bat.
Bilduma honetan erabilitako elementuak, errealak izanik, uztartze kontzeptual arraro eta probokatzaile batean nahaspilatzen dira, ezinezko eraikin baten eraikuntzan dauden adreilu desordenatu gisa.
Proposamena galderak eragitea da, eta hori berez da interesgarria. Behatzaileak beti amaitzen du obra… edo ez, azken hitza dauka… edo hitz bat ere ez. Asmoa da, zentzua ematen saiatzen den… edo ez, konexio-sare bat aktibatzea bertan. Erantzun koherente bat aurkitzen ez dugunean, irudimenera jotzen dugu.
Bertan inoiz egon ez diren pertsonekin, animaliekin edo gauzekin asmatutako lekuetara jotzen dugu.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button