ARTEA

Concha Argüeso artistaren lanak ikusgai, Vanguardia Bilbao Arte galerian

Concha Argüeso artistaren erakusketaren ateak zabaldu ditu Vanguardia Bilbao Arte garaikideko galeriak.

Bere lana funtsean uretarako teknika mistoko euskarri piktoriko bezala bereizten da, paperaren erabilerarekin hiru dimentsioko adierazpenak sortuz. Kontzeptuaren eta bere materializazio fisikoaren arteko oreka mantentzea da bere lanaren xedean, elkarrizketaren gisara, material eta tekniken aukerei irekia.

Bere lanetan arkitekturaren ordenari ematen dio garrantzia eta arkitekturaren bidezko batasun bereizezin bezala  aurkezten ditu gizakiaren interesak. “Arkitektura psikikoak dira, gure buruko pentsamenduetan ditugun espazio gisara ulertuta”, azaltzen du Concha Argüeso artistak.

Concha Argüeso (Bilbo, 1962), Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziatua da. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka eskuratu eta Milanen, 1985 eta 1989 bitartean, industria diseinuko ikasketak burutu zituen. Eta gradu-ondokoa gauzatu zuen geroago, Alemaniako kultura ministerioak emandako bekari esker.

Bere lanak, Vanguardia Bilbao Arte galerian datorren azaroaren 19ra arte egongo dira ikusgai.

Ordutegi eta gainerako informazioa duzue, galeriavanguardia.com web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu