ARTEA

“Gazte Klik Klak”, bideo eta argazki digitalen lehiaketa

Gazte Klik Klak, Araban antolatu duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzako bideo eta argazki digitalen lehiaketa da. Sormena bultzatzea du helburu, eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko erakustokietan jarriko dira argazkiak.

2013ko edizioaren gaia Vitoria-Gasteiz, hiri gaztea? Hiriaren gaineko gazte begiradak  izan da eta parte-hartze handia egon da.
Lau sari emango dira, eta  bakoitzak honako hornidura izango du: 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.

Beste aldetik, lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean, hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean.
Lan hautatuen erakustaldia, azaroaren 29tik (inaugurazio eguna) urtarrilaren 12ra arte egingo da Montehermoso Kulturunean.
Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena.

Saridunez eta deialdiaz informazio gehiago nahi baduzue, hemen klikatu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button