IKUS-ENTZUN

Adopzioari buruzko dokumentala, Elorrion

Elorrioko Iturri Kultur Etxean, Aproved for adoption (Frantzia eta Belgika, 2012) dokumentala proiektatuko da gaur, azaroak 14, 19:30ean. Animazio lana da, eta Jung Henin eta Lauren Boileau-k zuzendua, marraztua eta idatzia. Jatorrizko bertsioa frantsesez da, baina gaztelaniazko azpitituluekin aurkeztuko da.

Filmaren marrazkilari Jung Henin-en istorioa kontatzen du lan honek. Erregistro ofizialaren arabera, 42 urte ditu; berak, ordea, Seul hiriko poliziak kalean aurkitu zuenean jaio zela esaten du, bost urte zituela. Henin, izan ere, Hego Koreako hiriburuan jaio zen, baina Belgikako familiak batek adoptatu zuen 1971an. Hala, 40 urte igaro ostean, Henin jatorriko herrialdera itzuliko da ama biologikoa ezagutzeko asmoz. Haurtzarora egindako bidaia fisiko eta emozionala da.

Animaziozko lanak zenbait sari jaso ditu aurten: Publikoaren eta UNICEF saria Frantziako Annecy jaialdian, Epaimahaiaren Sari Berezia Portugaleko Festival Monstra jaialdian, eta Grand Prix eta Prix Inis Montreal hiriko Films pour Enfants jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button