IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zirkuituaren filmak, Tolosan

Mendi Tourrak geldiune bat egingo du egunotan (hilak 7, 8, eta 9) Tolosan, eta Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikularik onenak pantailaratuko ditu herri horretan.

Betiko legez, bertako ikusleek mendi zinemagintzaren pelikula onenekin eta berrienekin gozatzeko aukera izango dute: “Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa. Erakusten diren jardueretan, denetik: izotz eta haitz eskalada, mendiko eskia, ur lasterretako kayaka, glaziarren esplorazioa, zaldiz zeharkaldiak… Eta munduko hainbat bazterretara bidaiatu liteke: Himalaya, Mongolia, Islandia, Patagonia, Alpeak, Montana, …. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.”

Egun bakoitzean makina bat pieza eskainiko dira 19:30ean hasita, eta tartean, honako tituluak: Amagana, Action Directe, Txango, Jötunn, Le Cavalier Mongol edo Mendiak 1976 film ikusgarria. Film horrek bi sari jaso zituen: Mendiko Film Onena eta Ikusleen Saria. 1976an Hindu Kusheko Shakhaur zazpimilakoan espedizio nafar bat eta poloniar bat betirako anaitu zituen istorio zirraragarria dakar gogora Luis Arrieta iruindarrak zuzendutako pelikulak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button