IKUS-ENTZUN

“Caostica”, Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia hasi da

Uztailaren 13tik 20ra bitartean, Caostica-Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioa antolatu dute, “Neo-Anormaltasun pandemikoa, Aro Berriko biztanle guztien gozamenerako”.

Sail ofizialean parte hartuko duten lanek  gozarazi egingo diete jaialdira bertaratzen diren guztiei, hala aurrez aurre nola online ( webgunearen bitartez, www.caostica.com ). Lan horiek ikusten eta aztertzen ibiliko den epaimahaia honako hauek osatuko dute: Vanesa Fernandez Guerra (Zinebiko zuzendaria), Azegiñe Urigoitia (El Hoyo filmeko ekoizpen-diseinatzailea eta jantzien arduraduna) eta Paul Urkijo (zine zuzendaria).

Edizio pandemiko honetako parte-hartzaile porrokatuen artean ondoko hauek topatuko dituzue: Haritz Zubillaga, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Carlota Pereda, David P. Sañudo, Izibene Oñederra, Chema García Ibarra, Ion de la Sosa, Adrian Cardona, David Muñoz, Marc Riba, Anna Solanas, JD Alcázar, NYSU, Aitzol Saratxaga, Fele Martínez, Macarena Gómez, Unax Ugalde, Cecilia Freire, Vito Sanz, Alexandre Siqueira, Lev Voloshin, Rawn Erickson II eta Guillaume Levil, besteak beste.
Hainbat bandaren bideo-klipak ere ikusi ahal izango dira, hala nola La Bien Querida, Archive, Liher, El Columpio Asesino, Cynthia de Cassette, Gentemayor, Biznaga, Willis Drummond, Huias, Motorzombis edo Cheeto’s Magazine.

Aurten, jarduera paralelo batzuk antolatu dira,  adibidez, emakume zuzendari mexikarren Macabro Coven proiektua; Realización en tiempos de confinamiento hitzaldia Raquel Meyers, Unai Unda, Imanol Muro eta Juan Dopicorekin (hilak 14, 19:15ean, Bilborock aretoan); El cineasta komikiaren aurkezpena; Desescalando El Hoyo izeneko masterclass-a David Desola eta Pedro Rivero gidoigileekin (hilak 16, 19:00etan Bilborock aretoan); Hemen herensugeak daude proiektuaren inguruko topaketa Liher taldearekin eta kontzertu akustikoa. (hilak 17, 19:00etan Bilborock aretoan),…..

Edizio bitxi honi amaiera uztailaren 20an izango da. Egun horretan palmares ofiziala proiektatuko da La Ribera Bilbao tabernan, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu