MUSIKA

Gaztefest jaialdia, Donostian

Ostegunean, abenduak 29, eta Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, Gaztefest jaialdia atondu dute honako artistekin: Sara Socas, Erika Dos Santos, Invert, Aigor eta DJ Viassé & MC La Basu. Egun horretan, freestyle erakusketa eta lehiaketa ere antolatu da, eta horrekin batera bat-bateko rap onena entzun ahalko da aipaturiko artisten eskutik.

Igor Diaz Mateos, Aigor izenez ezagunagoa, Red Bull Batalla de los Gallos, GoldBattle, BDM, Supremacía MC eta beste hainbat txapelketetan izan da.
Sara Socas Hip hop abeslari, Betboxer, freestyle rap-jole eta konpositore gaztea da. Emakume bakarra izan zen Mexiko hirian Freestyle Beatle League-k antolatutako oilarren guduen erakustaldian. Rapderren aurkako bere batailak trending topic bihurtu zen Twitterren.
Endika Gutierrez Sanchez-Ocaña, Invert, Bilbon jaio zen, eta 2013an Red Bull Batailako Nazioarteko Txapeldun izendatu zuten. Oso pertsona polifazetikoa da, izan ere lehiatzeaz gain, epaile eta host rolak betetzen ditu, bullyingaren aurkako hitzaldiak ere ematen ditu.
Erika Dos Santos, artistikoki Erika2Santos bezala ezaguna, Espainiako rap-egile eta freestyler bat da. Espainiako emakumeen freestyle eta oilarren guduen aitzindaria izan da. Gaur egun, monitore gisa eskolak ematen ditu hainbat zentroetan eta ikasi nahi duten eta bitartekorik ez duten gazteei irakasten die. Sara Socasekin batera, emakumeen freestyle-aren aurpegirik ezagunena da. “Batez ere gizonak buru diren mundu honetan, emakumeek lekua hartzea eta profesionaltasunarekiko errespetua irabaztea lortu dute, rapak generorik ez duela erakutsiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button