IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen

Ohi den bezala, garai hauetan, Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean, Euskal Zinemaren Astea antolatzen da, bertoko zinemagintzak emandako piezarik ikusgarrienak hedatzeko asmoz.

“Zinema zure pasioa da? Euskal Zinemaren Asteak Euskadiko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera ematen dizu. Edizio bakoitzean egunero ematen dira film labur bat eta luze bat. Filma ikusi ostean, aretoan dagoen publikoak ere film luze eta labur onenei botoa emateko aukera du. Sariak klausura galan emango dira ezagutzera. Saio horretan, era berean, antolakuntzak Gutako bat saria emango dio zazpigarren arteko Arabako figura nabarmen bati.”

Gaur berton abiatuko da ekimena N-666 eta Suro filmen proiekzioarekin. Biharko saioan, Los días que nunca fueron eta La consagración de la primavera izeneko lanak pantailaratuko dira. Etzi, hilak 22, Txontxongiloa eta Cinco lobitos lanak ikusteko aukera egongo da. Ostegunean, Erroak eta Gelditasuna ekaitzean piezak izango dira protagonistak. Barikuan, Tula eta El Vasco filmak ikusiko dira, eta azkenik, larunbatean, Irati pelikula pantailaratuko da, eta gero, itxiera gala izango da sari banaketarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button