IKUS-ENTZUN

Arkitekturari buruzko zinema zikloa, Nafarroako Filmotekan

Arkitekturaren inguruko hainbat lan berezi eskainiko ditu hil honetan Nafarroako Filmotekak. “Arkitektura eta zinema edo zinema eta arkitektura, nolanahi ere, binomioa, elkarren beharra duena. Zinema al da arkitektura ikusten den ispilu zabal hori, edo arkitektura al da zeluloidearen espektro zabalean murgiltzera jolasten dena?”

Zikloa maiatzaren 3an hasi zen The New Bauhaus izeneko filmarekin. Gaur, hilak 10, bigarren saioa izango da: Charlotte Perriand, pionnière de l’art de vivre. Dokumental honek arkitektura sozialeko emakume aitzindari baten erretratu oso hurbila ekarriko du.

Hirugarren proposamenak (maiatzak 17) Moskura eramango gaitu, eta zinta berezi batean energia, arkitektura globala eta artearen mundua nahastuko dira, ironia kritikoaren bitartez: GES-2 (Nastia Korkia, Errusia, 2021)

Azken saioa maiatzaren 24an antolatu da, Jean-Luc Godard  zuzendariaren Le Mépris (1963) filmarekin. “Eguzki goriaz gozatuz Capri uharte bikainetik, non Malaparte etxea, modernitatearen ikur arkitektonikoa, itsasora modu indartsuan begira dagoena, zinema eta desamodio-istorio bitxi baten eszenatoki izango den.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button