IKUS-ENTZUN

Buru osasunaren ezagutza zabaltzeko eta sentsibilizazioan eragiteko zine zikloa, Donostian

Zinema eta Buru Osasuna uztartuko dituen zine-forum zikloa eskainiko du seigarren urtez Agifes Elkarteak Donostian.

Buruko osasun arazoen, eta bereziki, depresioaren ezagutza zabaltzea da zikloaren helburua eta horretarako, hilabete honetako astelehenero, Principe zinemetan izango dira proiekzioak 19:30etik aurrera. Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia egingo da, buru osasunaren inguruan.

Hala, gaur bertan, zikloak ondutako egitarauaren bigarren filma proiektatuko da: Las horas (Stephen Daldry,2012). Bertan, euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdineko hiru emakumeren drama kontatzen da.  Hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate. Lars y una chica de verdad  (Craig Gillespie, 2007) pelikularen txanda izango da azaroaren 18an, gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorio bat: Lars gazte, gozo eta lotsatia anaiarekin bizi da, eta bere koinatak etxera eraman du Bianca, ametsetako neska. Okerrena da Interneten erosi zuen panpina bat dela, baina emakumea benetako emakumea balitz bezala tratatzen du.

Eta zikloari amaiera emateko, antzezlan bat, azaroaren 25ean:  Que nadie camine por mi mente con los pies sucios (Giza eskubideak eszenara, 2019). Antzerki lengoaia ez konbentzionala proposatzen du, ikusizko eduki handia eta performancearen artearen eragina dituena. Erritmo bizkorreko lana da, komedia-uneak dituena, eta dramaturgia bat, sorkuntza-prozesuaren beraren esperientzietatik sortutako drama, hain zuzen: berdintasunean integratzen dira arte eszenikoetako profesionalak eta buruko gaixotasunen diagnostikoa duten pertsonak. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.

Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari erakartzen baitu hitzorduak: bata finkoa, Donostian; eta bestea, ibiltaria, Gipuzkoako eskualde guztietara iristeko helburuarekin. Jada saio bana hartu dute Eibarrek, Zarautzek, Bergarak eta Errenteriak.

Informazio gehiagorako, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu