ESZENA

Harrobia, arte eszenikoei lotutako ikuskizunak abiatzeko gune berria

ESKENA-Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak kudeatzen duen Harrobia ekipamendua urriaren 6an inauguratuko da, Bilboko Otxarkoaga auzoan (Langaran Etorbidea 3).

Antzerki, dantza eta arte eszenikoei lotutako ikuskizunak sortu eta entseatzeko gelak, eszenografia eta karakterizazio tailerra eta teknika, soinu eta argiztatze hornikuntza osoa biltzen ditu

Antzerki edo dantza ikuskizunak sortzeko espazioa eskaintzen duen solairu nagusiak, bata bestearen aldamenean dauden bi gunetan banatutako espazio zabala eskaintzen du. Solairu nagusian artistek atsedena hartzeko egokitutako tokia eta gune teknikoa kokatu dira, azken honetara gerturatzen diren ikuskizun diseinatzaileak, 3Dn sortzeko argiztatze lanak egiteko asmatutako Wysiwig Desing programa informatikoa erabili ahal izango dute edo 2D planoetarako egin den Wysiwig Report sistema.

Hornikuntza berriaren baliabideak beheko solairuan dauden gelak osatzen dute, gune horretan kokatzen baitira intsonorizatuta dagoen 70 metro koadroko dantza gela eta bertan dauden komunak, dutxak eta armairuak; ikastaro teorikoak hartuko dituen gela eta arlo artistiko zein ekoizpenaren inguruko batzarrak egiteko erabilera anitzeko gela. Solairu honetan kokatzen dira baita Harrobiako erabiltzaileak zein Eskena Elkarteko kideak erabiliko dituzten bulegoak.

Harrobiak eskaintzen dituen baliabide guzti hauek Langaran Etorbideko 3. zenbakian daude. Gainera, Otxarkoagako kale berean dagoen etxebizitza baten bizi ahal izango dute instalazioak erabiltzeko Bizkaia kanpotik gerturatzen diren profesionalak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button