ARTEA

Bosteko 2018 erakusketa ibiltaria Arrigorriagan ikusgai

“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak” goiburupean Bosteko 2018 erakusketa Amorebieta-Etxanon egon ondoren,  Arrigorriagako Euskaldun Berria Erakusketa Aretoan ikusteko aukera dago urriaren 14ra arte.

Hamaikagarren edizioa da honakoa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak bideraturiko bost udaletako bost erakusketa-gelek koordinatutako erakusketa  ibiltaria da.

Luis Miguel Gómez , Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso artistek osatutako lana da.

Irudiari loturiko lanak aukeratu dira, bai olioz egindakoak (Luis Miguel Gomez), bai 3D teknologiaren bitartez sortutakoak (Koldo Etxebarria). “ Teknika oso muturrekoak ditugu horiek biak, baina, barruko introspekzio batean oinarrituta daude hala ere”. Irudi horiek ez ezik, Jesus Lizasoren ekarpen plastikoak ere ikusiko ditugu erakusketan.

Hiru artistek badute zerbait komunean: hirurak, euskal geografiaren hiririk industrialenetako baten markoan eboluzionatu duten hiru autore izana, Basaurin. Gauzak horrela, Sarriugarte komisarioaren aburuz “Gómez, Etxebarria  eta Lizaso sortzaileen azken proposamenak berrikuspen konparatibo bati lotuta konbinatzen dira. Eta, hori gorabehera, oso argi agertzen dira koherentzia programatikoko dohainak.  Sortzaileok, espazioari dagokionez,  elkarren ondokoak dira, hirurak hazi direlako bertan eta gaur egun udalerri horretan bizi direlako”.

Arrigorriagatik Leioara joango da erakusketa ibiltaria eta bertan, urriaren 16tik azaroaren 4ra arte egongo da ikusgai  Kultur Leioan. Basaurin gero, Ariz Dorretxean, azaroaren 6tik abenduaren 2ra. Eta, amaitzeko, Getxoko Torrene Aretoan, abenduaren 5etik 30era.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button