BESTELAKOAK

“Blogetan!” lehiaketako finalistak jakinarazi dira

Behin publikoaren bozketa amaituta, eta epaimahaiak bere erabakia deliberatu ostean, honatx Blogetan! lehiaketako lau kategorietan lehiatuko diren 12 proposamenak.

Bada, Kultura atalean ondoko hiru blog hauek arituko dira finalean: Ikusi makusi, zer ikusi?, Hitz harrapakariak eta Xerezaderen artxiboa.

Gizartea eta politika kategorian, hauexek lehiatuko dira sari nagusia jasotzeko asmoz: Maitematika, Kablegintza eta kablekariak eta 27 zapata.

Aisia atalean Kontrakantxa, Apetitu on eta Begane izan dira aukeratuak, eta azkenik, Zientzia eta teknologiaren esparruan, Naturzalia, Eatgirl vs Itgirl eta Laborategia dira finalistak.

Epaimahaia ondokoek osatu dute edizio honetan: Azkue Fundazioa, Argia, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez.

Azken fasea martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartekoa izango da. Epe horretan epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu, eta apirilaren 4an, Euskararen Etxean egingo den Blogak testutik harago izenburuko jardunaldiaren baitan iragarriko dira.

Hementxe dituzue blog guztiak, ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button