LITERATURA

Haur eta Gazteentzako Literatura Saria, “Bizkaidatz Txikia”

Bizkaidatz Txikia, Haur eta Gazteentzako Literatura Sariaren bigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Lanak datorren urteko martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Bizkaiko haur eta gazteen artean literatura-sormena sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sariaren bigarren edizioa abiatu du.

Irakurri eta idazteko zaletasuna sustatu nahi duen lehiaketan bi kategoria daude: haurren kategoria, lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat, eta gazteen kategoria, bigarren hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.
Parte-hartzaileek bi kontakizun garatu eta amaitu behar dituzte: gaztelaniaz, Seva Callejaren Viaje Nocturno eta, euskaraz, Miren Agur Meaberen Haize-Begi.
Parte-hartzaileek, 4 edo 5 orritan, jarraipena eman beharko diote hasita dagoen istorioari kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatuz.

Epaimahaiak irabazleak eta bigarren postuan geratu direnak aukeratuko ditu, kategoria eta hizkuntza bietan. Sariak tablet bat eta diploma bat izango dira irabazleentzat, eta liburu elektroniko bat eta diploma bat bigarrenentzat. Gainera, haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolako material sorta bat jasoko dute.

Helbide honetan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak: www.bizkaia.eus/foruliburutegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button