ARTEA

Xabier Erkiziaren “Entzute isilak” erakusketa, Zarautzen

Berako herriko Xabier Erkizia soinu-artistak Entzute isilak (Idazkera isilak #2) erakusketa paratu du Zarauzko Arte eta Historia Museoan. Nafarrak CAF-Elhuyar sarietako Zientzia gizartean sorkuntza-beka jaso zuen iaz proiektu horrekin.

Erkiziaren hitzetan, “Irudiaren eta ahozkotasunaren historiak aspalditik idazten hasi ginen arren, entzuleei buruzkoak oraindik idazteke daude. Nor ziren, nola entzuten zuten edo zer aditzen zuten jakin ez arren, haien oinatz isiletan gordetzen dira gure ezagutzaren transmisioaren kate-begi aunitz”.

Erakusketa zabalik izango da maiatzaren 31ra arte.

Informazio gehiago: elhuyar.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button