LITERATURA

“Bizkaidatz Literatura Saria” lehiaketak lanak entregatzeko epea zabaldu du

Bizkaiko Foru Aldundiak hamabigarren urtez jarraian Bizkaidatz Literatura lehiaketa jarri du abian, beti ere, bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko xedez.

Ohi den bezala, lehiaketa honetara aurkezten direnek bi idazlek proposaturiko bi istorioei jarraitutasuna eman beharko diote, eta hein batean, bertako trama eta egoeretara egokitu beharko dira.
Aurtengo edizioan, Idoia Barrondo Etxebestek Ikigai izeneko euskarazko istorioaren hasiera idatzi du, eta Juan Infante Escuderok El misterio del testamento ológrafo gaztelaniazko istorioaren hasiera proposatu du.

16 urtetik gorako parte-hartzaileek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera duten lanak aurkeztuko dituzte. Lanak entregatzeko epea  irailaren 17ra bitartean izango da zabalik.

Datu guztiak: Bizkaidatz Literatura Saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu