IKUS-ENTZUN

Zinexit jaialdiaren azken emanaldia

Gaur amaituko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Zinema eta Giza Eskubideen XIII. erakustaldia. Aste honetan, oinarrizko eskubideen inguruan hausnartu dute bertaratu direnek, film baten proiekzioaren ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia izan baita.

Lau film luzeren ondoren, Billy Wilder zuzendariaren Testigo de cargo (“Witness for prosecution”) klasikoarekin emango zaio amaiera, ohi bezala Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan.
Atzo urteko film sarituenetako bat proiektatu zen: 20.000 especies de abejas. Filmak trans neskato baten nortasunaren bilaketa eta horren ondoriozko familia-harremanen katarsia lantzen du. Estibaliz Urresolaren lehen film luzea proiektatu ondoren, solasaldi interesgarria egin zen, euskal zuzendaria eta Beatriz Sever Naizen Elkarteko ordezkariarekin.

Eta diogun moduan,  Billy Wilder zuzendariaren lanarekin itxiko dira zinemaldiaren ateak. Filma “suspentsean eta intrigan barneratzen da, eta lan atipikotzat jotzen da sei Oscar Sari irabazi zituen zuzendari estatubatuar mitikoaren eta komedia amerikarraren maisu handiaren filmografian. Estreinatu zenetik 65 urte baino gehiago igaro ondoren, bere horretan kontserbatzen ditu freskotasuna eta originaltasuna, eta Wilderren obran gehien errepikatzen diren zenbait elementu jorratzen ditu, hala nola engainua, identitatearen sentikortasuna, moralaren hauskortasuna, giza harremanen narriadura…”

Informazio guztia: Zinexit

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button