IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere 26. edizioa atzeratu du

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioa (FANT) maiatzaren 8tik 16ra bitartean egitekoa zen, baina antolakuntzak horixe atzeratzea deliberatu du. Jaialdiko lantaldea dagoeneko lanean ari da FANT modu egokian garatzea bermatuko duten data berrien bila.

Bilboko Udalak, ekitaldiaren antolatzaileak, zenbait jarduera eskaintzen ditu urtero beste jaialdi batzuekin edo hiriko erakundeekin lankidetzan, berrikuntzen aurre-estreinaldiak, klasiko batzuen berrikuspena, hitzaldiak, emanaldiak eta ikus-entzule mota guztiengana heldu nahi duten beste proposamen batzuk. Gainera makina bat sari banatzen ditu ekimenak urtero, ikus-entzunezko arloan aritzen direnentzako gozagarri. Bere ibilbide luzean, FANTek zinema fantastikoaren zaleentzako elkargune garrantzitsu bihurtzea lortu du, eta aurreko edizioan 11.000 pertsona baino gehiago bildu zituen.

Bestelako ekimenak ere antolatu ditu, eta adibidez, hilero aurre-estreinaldi berezi bat programatu izan du orain arte. Brian De Palmaren Domino film berria estreinatu zuen Golem-Alhondiga zine-aretoetan. Horren ostean, Monos filmaren aurre estreinaldia ere eskaini zuen.

“Jaialdiak ez dio utzi nahi jendeari jaialdiarekin duen konpromisoa eskertzeko aukera pasatzen, eta ahalik eta azkarren partekatuko du egun berrien berri.”

Informazio osagarri guztia jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu