BERTSOTAN

Arrate Illaro Erandion irabazle, Nerea Ibarzabal Ondarroan

BBTko Udabarriko Faseko hirugarren kanporaketa, Erandioko Josu Murueta kutur etxean jokatu zen. Aitor Esteban, Arrate Illaro, Bikain Urkiri, Gurutz Uruburu, Illart Gumuzio eta Paule Ixiar aritu ziren. Guztien artean ondoen aritu zena Arrate Illaro izan zen, 188 punturekin.

Hurrengo egunean, beste saio bat ondu zen, eta kasu honetan, Ondarroako Beikozini antzokian jokaturiko Udabarriko Faseko laugarren kanporaketa Nerea Ibarzabalek irabazi zuen 188,5 punturekin, Iker Garitagoitia, Iñaki Iturriotz, Mikel Retolaza Peio Azkarate eta Txaber Altube bertsolarien aurretik.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa datorren zapatuan, apirilaren 30ean jokatuko da, Derioko Gurea aretoan, 17:30ean. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button