ESZENA

Kapitalismoari, espekulazioari edo turismo masiboari buruz hausnartzeko

Asteburu honetan abiatuko da Bilboko BBK Aretoaren arte eszenikoen programazioa. Hala, otsailaren 2an, Mujer en cinta de correr sobre fondo negro (Errebelazio Ikuskizun Onena Max 2022etan) obra ezaguna taularatuko da, eta 10ean, Malabrigo Bizkaiko konpainiak The Rocky Horror Picture Show ikuskizuna.

Mujer en cinta de correr sobre fondo negro lana honela definitu du Alessandra Garcia zuzendariak: “auzo xumeetako bizitza eta, ondorioz, edozein herritarren bizitza erradiografiatzen duen antzerki politikoa da. Abiapuntua Málagako El Bulto auzoan bere nortasuna eratu zuten bizipenak dira. Auzo batean hazi den edonor identifikatuta sentitzeko moduko autofikzioa eraiki du auzo horren gainean. Igogailurik gabeko solairu-blokeak, kalezuloak, taskak, auzoko ezizenak,… funtsean, kapitalismoari, hirigintza-espekulazioari edo turismo masiboari buruz hausnartzeko obrak eguneroko irudietako batzuk uztartzen ditu.
Politikariek beren hiriak kosmopolitak eta munduan erreferenteak izatea nahi dute, baina ez dira konturatzen auzoen benetakotasunik gabe horiek izpiritu eta nortasun fisikorik gabe geratzen direla”.

Umorez beteriko hainbat pertsonaia irudikatzen dituen pertsonaia bakarra izango da oholtzan, eta eszenaratze oso bisual eta dinamikoa sortzen duten hainbat elementurekin arituko da.

“Nik asko pentsatu dut zelan esan kontatzen dudana, zuri, ikusle, zer pentsatu eman diezazun. Uste dut hor datzala dramaturgia berri horien balioa. Izan ere, sektore kulturalari klasearen kontzientzia ematearen alde egiten dugu apustu, tradizioz izan duena, alegia”, dio aktoreak.
Emanaldiaren ondoren Desmuntaketa izeneko saioa izango da, konpainiaren eta publikoaren arteko solasaldi labur bat, eszenan bizi izandakoari buruz hausnartzeko.

Eta diogun moduan, otsailaren 10ean, Malabrigo Bizkaiko konpainiak The Rocky Horror Picture Show ikuskizuna eskainiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button