IKUS-ENTZUN

Animazio jaialdia egingo dute Deban hilaren 26tik 30era bitartean

Animadeba animazio jaialdian film luzeak eta laburrak eta bideoklipak erakutsiko dituzte hiru egunetan. Luzeei dagokienez, abenduaren 26an Persepolis (Marjene Satrapi eta Vincent Paronnaud, 2007) ikusi ahal izango da; 27an Munduaren bira, doan! (Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta, 2008), Princess (Anders Morgenthaler, 2006) eta A Scanner Darklly (Richard Linklater, 2006); 28an Kalabaza Tripontzia (Juanba Berasategi, 1985) eta Piccolo eta Saxo (Marco Villamizar eta Eric Gutierrez, 2006), eta, azkenik, 30ean Nocturna (Adria Garcia eta Victor Maldonado, 2007).

Film laburren atalari dagokionez, besteak beste, Nontzeberri kultura webguneak antolatu ohi duen iazko Nontzefilmak film laburren lehiaketako animaziozko lan aukeratuak ikusi ahal izango dira. Bideoklipen atalean ere hainbat lan bildu dituzte, tartean, Lobo Electrico talde gipuzkoarraren Mutante, Coldplay ezagunen Strawberry Swing, eta Fangoria espainiarren Adios.

Proiekzio hauekin batera, animazio tailerra ere abiatuko dute, eta bertan egingo dituzten lanak jaialdiaren azken egunean erakutsiko dituzte.

Animadebak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button