ARTEA

Bilboko “Expodistrito” erakusketa ibiltariaren zikloa proposamen berriekin dator

Argazki,margolan edota eskulturak dira Expodistrito ziklo berriak proposatzen dituen lanak.  Ohikoak diren Bilboko San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Errekalde, Abando eta Zazpikaletako  udaltegietan egongo dira ikusgai irailetik abendura bitarte.

Ziklo honen helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaen lana ezagutaraztea da. Hala, aste honetan eta hilaren 13ra arte, ikusgai izango dira Jose Luis Manzanet margolariaren lanak San Frantzisko Udaltegian, Zirrimarra Artisten eta artearen lagunen elkarteak osatu duen erakusketa Castañosen, Jose Ignacio Fuentes eskultoregilearen lanak aldiz Abandoko Udaltegian, eta Fang Xiaoren margolanak San Inazio-Ibarrekolana Udaltegian.

Abendura arteko erakusketa zikloa ostuko duten gainerako artistak eta proposamenak honakoak izango dira: Asociacioon Artiistica Vizcaiina (margoa), Laura Sanz de Marco (fotopintura),  Fair Saturday (argazkigintza), margolanen erakusketa ere Euskal Akuarelarien Elkartearen eskutik, eta argazki lanen erakusketa Askatasunarte “Gurs Experiences” elkartearen eskutik.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak, barrutietako programazioa jasotzen duen Kultura Barrutik  webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu