BERTSOTAN

Ornitorrinkus arituko da gaur Arriagan

Hitzak eta soinuak nahasten dituen Ornitorrinkus egitasmo hibridoa Bilboko Arriaga antzokian izango da gaur Musica Per Se Ornitorrinkus ikuskizuna aurkezten.

Ornitorrinkus hiru lagunek osatzen dute: Maialen Lujanbio bertsolariak eta Judith Montero eta Xavier Erkizia musikariek. Monterok saxofoia jotzen du eta Erkizia oinarri elektronikoez arduratzen da.

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.

Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button