IKUS-ENTZUN

“Blackie & Kanuto” animaziozko filmaren estreinaldia laster

Otsailaren 15ean estreinatuko da Baleuko produktoreak ekoitzi eta Francis Nielsenek zuzendu duen Blackie & Kanuto animazioko lan luzea. Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekin lankidetzan buruturiko lana da, eta bertoko Barton Films-ek banatuko du.

Familia guztiari zuzenduta dagoen filma euskaraz eta gaztelaniak estreinatuko da, eta 3D eta 2D formatuetan ikusi ahalko da. Blackie ardi beltza eta Kanuto artzain-txakurra dira pelikularen protagonistak.

Ilargira joatea da Blackieren obsesioa, eta Blackie bera da Kanutoren obsesioa. Hala, biek ala biek bidaian abentura umoretsuak biziko dituzte. “Bidean beste lagun askorekin egingo dute topo… behi kantariak, otso limurtzailea, legez kanpoko armiarma etorkinak, hegazti hippiak eta kohete bat aireratzeko prest dagoen txakur talde bitxia… Pinky, Godzillaren itxurako arrosa koloreko ardi erraldoia ordea, hau galarazten saiatuko da”.

Francis Nielsen filmaren zuzendaria  Asterixen egile René Goscinnyk eta Albert Uderzok sortutako IDEFIX estudioan prestatu zen. Beleuko, berriz, 1993an eratu zen. Harrezkeroztik, 11 film luze ekoitzi ditu. Horien artean oraintsu Goya sarietarako hautatu duten The Wish fish.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button