ESZENA

BilbaoEszenak “Artistak Egoitzan” programa bideratu du beste behin

BilbaoEszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Artistak Egoitzan programaren 2020ko deialdia abiarazi du beste behin. Ekimenaren helburuak arte eszenikoetan sorkuntza sustatzea, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, eta sorkuntzako talentua bideratzea dira, beti ere, artistei eta artista taldeei lagunduz. Euskal konpainiek edo artistek martxoaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak.

Programak laguntza berezia eskaintzen die antzerki eta dantzarekin, kaleko antzerkiarekin edo zirkuarekin erlazionatutako proiektuei, eta hala, sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eramateko baliabideak jarriko ditu interesatuen eskura (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.)

Jasoko diren pieza guztien artean, BilbaoEszenak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea  helburu duten hiru proiektu aukeratuko ditu. Horren ostean egoitzak bideratuko dira: egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat (edozein hizkuntzatan).
Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena izango du eta BilbaoEszenaren lokaletan edota beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez ere uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua 4.000 eurokoa izango da. Horrez gain, aukeratutakoek euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiaren barruan (BAD).

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.badbilbao.eus web orrian aurkitu daitekeen deialdiaren inprimaki ofiziala betetzea. Hor ere, informazio guztia kontsultatu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu