ESZENA

Gorputzaren memoria dantzatuz

Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte) dantzariek Oroitzen naiz ikuskizuna taularatuko dute bihar, martxoak 3, Bilboko BBK Aretoan, Dantzaldiaren egitarauaren baitan.

Mizel Théret miarriztarrak zuzenduriko obrak ez du ariketa nostalgiko bat izan nahi. Izan ere, humanitatearen alderik sakonena erakutsi nahi du. Horretaz gain, dantzariaren gorputzaren zehartzeari, eta gorputzaren memoriari buruzko hausnarketa ere izan nahi du.

Hortaz, adin nagusiko hiru dantzarik bihar antzeztuko duten obra ikuskizun garaikidea da. Hirurak, euskal dantzari handiak dira, eta haien bizitzetan oinarrizkoak izan dira dantza eta euskal kultura. Hala, gorputzen bitartez, indarra eta itxaropena transmitituko dute, modu intimista, ezti, minimal eta geldoan.

“Horrela, hiru dantzariak kurrituko dira, ibiliko, jarriko, etzanen, zutituko dantza, urrats batzuk zirriborratuko, arnas hartuko, begiratuko, haien burua pixka bat aipatuko, geldirik egonen, batak besteen gainean zurkaiztuz”, esan du Theretek.

Honatx ikuskizunaren irudi batzuk:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button