ARTEA

Irudiaren bilakaera ardatz duen erakusketa Elorrion

Ostiralean, hilak 30, Irudien ibilbidea. 1850-1950 izeneko erakusketa inauguratuko dute Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Grabatuaren garaitik zinemaren garaira bitarte, irudiak izan duen bilakaera jasotzen du erakusketak.

Erakusketak 300 objektu baino gehiago bilduko ditu, horietako batzuk 200 urtetik gorakoak. Bilduma pribatua da eta urrian ikusteko aukera izango da. Bilduma Luis Madina jaunarena da. Elorriar honek 20 urte baino gehiago behar izan ditu mota guztietako argazki makinak biltzeko eta objektu guztiak jatorrizkoak dira.

Ikusgai dauden elementuen artean Pellicer, Doré edo Urrabieta maila handiko marrazkigileek Durangaldera egindako bidaietan egindako marrazkiak topatuko ditugu. Argi-itzalak edo Wallang Kulit-en eszenografiak daude. Garai hartan oihartzun handia izaten zuten XIX. mendeko asmakizunak ere badira erakusketan; adibidez, zootropoak, praxinoskopioak, thaumatropoak, estereoskopioak… Teknika hauek zinemaren aurrekoak dira, muga izan ziren irudi estatikoak mugimenduan jarri zirenean.

Horiez gain, linterna magikoak ere badaude. Hauek arrakasta handia izan zuten XIX. mendearen amaieran, eta XX. mendearen hasieran Europan programatzen ziren ikuskizunetan. Gainera, 20 argazki-makina zahar daude.

Erakusketaren gaineko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button