ARTEA

BilbaoArtek bederatzi artistaren erakusketak izango ditu 2019an

Itziar Okariz (artista), Begoña Torres (Kultura zuzendariorde, Kultura Ministerioa), eta Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria) adituek Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramirez, Alvaro Albaladejo, Anäis Boudot eta Borja Gomez  aukeratu dituzte 2019an BilbaoArten erakusketa egiteko.

Artista irabazleak, 2018an egoiliarrak izandakoak, Ateak Zabalik 2018 talde erakusketan zehar ebaluatuak izan dira. Goian aipaturiko artistek “2019ko otsaila eta azaroa artean aurkeztuko dituzte haien lanak, ekoizpenerako diru-laguntza bati esker eta erakusketa-katologo sormenarekin batera, biak BilbaoArteko lantegietan garatuak”.

Raquel Asensi artista zeramikari cyborga da. Zeramika artean ikuspuntu feministen eragina ikertzen du. Fernando Renes artista bisuala da. Mar Reykjavik Arte Ederretan lizentziatua da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Madrilgo MasterLaven Ikus-entzunezko Sorkuntza Garaikidea masterra burutu zuen. Pablo Marte artista, idazle eta ikertzailea da. Mabi Revuelta Gure Artea 2016 Sariaren irabazlea izan zen, eta ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak. Cristina Ramirezek Artearen Historia (Madrilgo Unibertsitate Conplutentsea) eta Arte Ederretako (Granadako Unibertsitatea) ikasketak burutu ditu. Alvaro Albaladejo Granadan bizi eta bertan lan egiten duen eskultorea da. Anaïs Boudot Arte Ederrak ikasten  ari da Metzen, eta argazkilaritza Arlesgo École Nationale Supérieure de la Photographien eta Le Fresnoy-Studion argazkilaritza, bideoa eta teknologia berriak. Borja Gomez Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Gradu Amaierako Sari Berezia jaso zuen 2015ean.

2019ko erakusketak otsailean hasiko dira eta hiru-lau asteko iraupena izango dute. Egutegia honela gelditzen da: Pablo Marte otsailaren 15etik martxoaren 15era; Alvaro Albaladejo eta Cristina Ramirez martxoaren 22tik apirilaren 17ra; Raquel Asensi maiatzaren 3tik 31ra; Borja Gomez eta Anaïs Boudot ekainaren 7tik uztailaren 5era; Fernando Renes abuztuaren 30etik irailaren 20ra; Mabi Revuelta irailaren 27tik urriaren 18ra; eta Mar Reykjavik urriaren 25etik azaroaren 22ra. Azkenik, Ateak Zabalik 2019 talde erakusketa abenduaren 5ean inauguratuko da eta abenduaren 17ra arte izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button