IKUS-ENTZUN

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenetako batzuk, Gasteizen

Mendi zinemagintzarik onena Gasteizko Mendi Tour Vital-ean ikusgai izango da lau egunez, martxoaren 4, 6, 7 eta 8an. Bertan zazpi  film ikusgarri eskainiko dira.

BMFF-ren azken edizioan parte hartutako onenen selekzioa eskainiko gaurtik aurrera Gasteizen, tartean, The Dawn Wall bikaina, Mendi Filmen 11. edizioko sari nagusietako bat jaso zuena. “2015eko urtarrilean, Tommy Caldwell eta Kevin Jorgesonek erronka itzelari egin zioten aurre: Yosemiteko Parke Nazionalean (Kalifornian) dagoen The Dawn Wall eskalatzea. Eskalaezina zirudien ia 1000 metroko hormatzarrari eutsi ziotenean, mundu osoaren arreta bereganatu zuten”.

Goikoaz gain, The Search for the Wooo, This Mountain Life, Liv Along the Way, The Weight of Water, Notes from the Wall edo Everest Green lanak ere pantailaratuko dituzte.

Gasteizekoaren ostean, Mendi Tour ekimenak Amurrion eta Agurainen izango du segida.

Zinemarik onena, muturreko kirol, abentura eta naturaz gozatzeko parada ederra!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button