IKUS-ENTZUN

“Generazinema” ekimenerako diru-laguntzak, Nafarroan

Generazinema Film Luzeak izeneko ekimenean, 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdia egin du Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak.

Deialdi honen xedea da fikzioko, dokumental gisako edo animazioko film luzeen produkziorako laguntzak emateko arauak jartzea; film luzetzat hartzeko, 60 minutu edo gehiago iraun beharko du lanak, eta zine aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman jendaurreko emanaldi komertzialak egiteko helburua izan beharko du.

Laguntza jasotzen duten proiektuek 2017ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dituzte filmaketa-lanak, egun hori barne, eta filma 2018ko urriaren 31rako bukatu beharko da, egun hori barne.

Diru-laguntza hauetarako 305.000 euro bideratuko dira gehienez.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button